Himno bila

•13 Septiembre 2009 • 12 comentarios

Tripletea irabazi duen Bartzelonak partidu aurretik Coldplay-ren “Viva la vida” abestia jartzen omen du aldagelan jokalariak motibatzeko. SBB Mutrikuarrak ere abesti bila dabil partidu aurretik giroa animatzeko eta webaren bidez  zalegoari abestiak proposatu ditzaten eskatu nahi die.

Idatzi komentarioetan zuen gogoko abestia eta guztien artean bat aukeratuko dugu.

SBBren batzar orokorra ospatuko da larunbatean

•11 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

Datorren larunbata hilak 12, eguerdiko 12tan Zabiel Kultur etxean, SBBren lehen Batzar Orokorra ospatuko da. Bazkide zein zale guztiei gonbita egiten zaie hurbildu daitezen eta taldearen hastapenen berri izan dezaten. Aitzakia izango da, hamaiketakoa eskainiko baitzaie etortzen diren guztiei.

Bestalde, larunbat arratsaldean 18:00tan entrenamendua izango da Ondabarron. Beharrezkoa da saio hau, hastear diren Kalbario jaietan ez baita entrenamendurik izango.

Besterik gabe, SBB Mutrikuarrakek Kalbario jaietan ondo pasatzea opa dizue. Ondo pasa!!

haunditzen…

Denboraldiko zozketa burutu da.

•9 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

Erregionaleko lehen mailako egutegiko zozketa egin da eta SBB Mutrikuarrak 5. multzoa egokitu zaio. Aurkariak honakoak izango dira: Eibartarrak, Arrasate B, Gazteak, Urki, Uda-Arizmendi eta Bergara “B”. Beraz, zazpiko taldea izango da eta hiru talde eibartarrak izango dira (Urki, Eibartarrak eta Gazteak). Partidu guztiak belar artifizialean jokatu dira.

Denboraldia datorren hilaren 20an hasiko da Arrasate “B” ren aurka. Partidua berez San Migelen jokatu behar bada ere, obren atzerapena dela eta, beste zelairen baten hasi beharko du denboraldia SBBk.

Lehen fase hau bukatutakoan igoera fasea izango da alde batetik  eta Kopa bestetik. SBBren helburua, hala ere, igoera fasean sartzea izango da.

Azken aproba liga hasi haurretik Markiñan

•8 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

SBB Mutrikuarrak Markiñara joango da bihar bertako Artibai B taldearen aurka aurredenboraldiko azken partidua jokatzera. Partidua arratsaldeko 19:15 tan izango da. Gogoratu denboraldi ostean neurtu zituztela beren indarrak bi talde hauek eta SBB-k 1-3ko emaitzaz garaipena lortu zuen.

SBBk baja ugari izango ditu, lesionatuak alde batetik eta lana dutelako bestaldetik, lanak izango ditu Ulaziak taldea osatzeko. Hala ere Bergararen aurka erakutsitako maila ona mantentze aldera, ilusioz joango dira Mutrikuarrak. Beti bezela, zalegoari Markinara hurbildu daitezen eskatzen dio SBBk eta bide batez, azken partiduan animatzen izan zirenei esker ona agertu.

Sinisten dut, Jauna. Sinisten dut.

•4 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

Sinisten dut Jauna, sinisten dut. Hori diote elizkoiek igandero ebangelioa entzun ostean. Askotan bizitza, futbola bezelaxe fede kontua da. Aspaldi, aurre denboraldia hasi orduko Xabi Ulazia entrenatzaileak argi esan zien bere mutillei: futbolean ondo egin zeinke. Baina “sinisten dut” esatetik benetan sinistera lan asko dago. Ez da berdina inok esaten dizuna sinistu edo norberaren barruan gauzak ondo egin ditugunaren sentzazioa izan.SAnto Tomás bezala, sinisteko, Jesus gurutziltzatuaran orbainetan eskua sartu beharra izan zuen berpiztu zela sinisteko.

Hori da gaur gauean SBB Mutrikuarrak egin duena. Bergara B (ligan talde berdinean izango da) taldearen orbainetan sartu ditu atzamarrak eta sinisten hasi da. Hasieran bergararrek gogor ekin diote, erritmo biziz eta SBBren atearen inguruak aztoratuz. Partidu haseran izan dute aukera, aldeko korner batean, baina kale egin dute. Sartu ezkero beste zeozer izango zen gaur mintzagai. Agian berdinketa, agian porrota.

Bergararren aukeren ondoren SBBk bere erritmoa eman dio partiduari. Atzelariek gauzak erraz. Erdian burua erabili eta aurrean abiadura eta bukaera. Eta joku ona tarteka. Bandak erabiliz, baloia mugituz, bakarkako kalitatea erakutsiz. Misterrak azken hilean esandakoa, ondo jokatu dezakela taldeak sinistuz. Fede kontua. Atsedenaldira 3 eta 0. We, Jeremi eta Bensan goleatzaile. Pablo atean txaloka. Lan gutxi izan du atezainak.

Bigarren zatian aldaketa asko baina SBB bere horretan. Aldea handitzen sahiatu dira eta hurbil izan dute baina posteak ere futbolaren parte dira. Bukaeran 3 eta 0 eta irribarreak aldagelan.

Aurredenboraldian entrenamenduek fisikoa, abiadura, erresistentzia eman dezakete. Taktika landu daiteke, estrategia prestatu eta mugimenduak eta presioa barneratu, baina gaur SBBk egin duenak entrenamendutan ikasten ez dena eman dio taldeari: fedea. Gauzak ondo egin ditzakegu, ondo jolastu eta irabazi ein geinke.

Horario Champions League

•3 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

Azkenean SBB-k bere indarrak lagunarteko partidu batean neurtzeko aukera izango du. Bihar izango da Debako Errotazar fútbol zelaian gaueko 21:00tik aurrera. Ordu arraroa da, Champions Leagueko ordutegia, baina dakizuenez San Migel obratan da eta zelaia lortzeko zailtasunek behartu dute taldea hain berandu jokatzera.

Aurkaria Bergarako BTLS taldea izango da. Talde hau Gipuzkoako Preferente mailan dabil, SBB Mutrikuarrak baino kategoria bat gorago, beraz, aproba gogorra Mutrikuarrentzat.

Bestalde, datorren asteartean burutuko da hastear den denboraldiaren taldeen eta egutegiaren zozketa. Egutegia jakin orduko www.sbbmutrikuarrak.com web gunean zintzilikatuko dugu.

Lagunarteko partidu bila

•2 Septiembre 2009 • Dejar un comentario

Getariarren aurka jokatu beharreko lagunartekoa bertan behera geratu da SBB-ri ez dakozkion arrazoiengatik. Zelairik ez izateak zaila jartzen dio SBBri aurredeboraldiko partidak jokatzea. Hala ere, ostiralerako Bergarako BTLS taldearen aurka jokatu dugu oraindik konfirmatu gabe dagoen orduan. Ea ba oraingoan suerte apur batekin partidu on bat egiteko aukera duen SSBk

Hodeiren agur gutuna

•31 Agosto 2009 • 1 comentario

Kaixo sbb mutrikuarrakeko jokalari eta direktibako kide danoi!

Lana dala ta webak ondo azaldu doan bezela, SBB mutrikuarrakeko jokalari izatia laga biar izan noan. Horrekin esan nahi detena da, jokalari enaiela izango baina zuen jarraitzailia bai izango naiela, eta eoze mobidatan laguntzia biarbezue prest nauala esku bat botatzeko, geixenbat nerekin eukizuen tratuantxik eta emendik aurrea jokalari izan ez arren pixkat infiltrauta bai sentitzen naielako zuen artian.

Bukatzeko, eskertu nai dizuet danoi, oain arteko entrenamentu ta partidotan eon dan rollo onatxik, nerekin hain eskuzabalak izatiarren, nerekin kontatziarren eta geixenbat mutrikuko direktiban neretxik arpeixa eman dezuenantxik (mertzi Xabi)  zuen (gure) proiektu hontan ni zuetako bat izateko lan eindezuenoi. Bene benetan bihotzez eskertzeizuet emandako aukeriantxik, eta benetan oso eskertuta sentitzenai.

Mertzi danoi benetan!!!

Gora SBB Mutrikuarrak, eutsi goxai, ta tenporadan egurra!

Zuen jarraitzaile,

Hodei Hernandez.

Kaixo Mikel, gero arte Hodei

•30 Agosto 2009 • Dejar un comentario

Ezusteko baja bat izan do SBB Mutrikuarrak-en. Hodei Hernandez atzelariak taldea utzi behar izan du arrazoi profesionalengatik. Bere lan konpromisuek ez diote partiduetan parte hartzen utziko eta taldean zuen postua beste bati uztea hobe zela erabaki du Hodeirek. Beraz, SBB Mutrikuarrakek bere desiorik onenak opa dizkio Hodeiri bere ibilbide profesional zein pertsonalean, eta bide batez, taldearen ateak beti zabalik izango dituela jakinarazi nahi dio.

Hodeirek hutsik utzi duen 18 kamisetak badu jabe berria hala ere. Taldearen idazkaritza teknikoa lanean buru belarri ibili ondoren ofizialtzat eman dezake Mikel Otxagabiaren fitxaketa. Mikel Otxagabiak ezker bandan eta aurrelari gisa jokatzen du eta Athletic eta Alavés taldeetan aritu da SBBra iritsi aurretik. Orain arte entrenamentu eta lagunartekoetan parte hartu badu ere hemendik aurrera SBBren plantillaren taldekide izango da. Ongi etorri, beraz, Mikel Otxagabiari.

Getariako Keta – SBB Mutrikuarrak

•30 Agosto 2009 • Dejar un comentario

mutriku futbol sellua(2)

Denboraldia prestatzeko lagunarteko partidua jokatu du SBB-k Getariako KETA taldearen aurka datorren astezkenean, hilak 5. Getariarrek ez dute futbol zelairik eta San Migel zelaia oraindik zahar berritze obretan dagoenez oraindik ez da erabaki zein zelaitan jokatuko den lagunarteko partidua. Zelaia lortu bezain laster webean jakitera emango da bai lekua eta bai ordua.

Getariako KETA 2007an sortu zen eta aurreko denboraldian igoera lortu ondoren Preferente mailan arituko dira. Beraz, maila bat goragoko taldea izanez, SBBrentzat proba bikaina izango da.

Bestalde, partidu hau prestatzeko, astelehena abuztuak 31 entrenamendua izango da arratsaldeko 20:00tan Bar Puerto aurrean.