Hiru puntu, hirugarren garaioena etxetik kanpo. Denboraldi honetan hiru aldiz joan da SBB Eibarra eta guztietan hiru puntu ekarri ditu etxera. San Migel zelaia bukatzeko presarik ez dute batzuk eta Debako desterruan jolastutako sei puntutatik bakarra poltsikoratu dute. San Migele jokatu ezkero, agian SBB posturen bat gorago izango zen.
Partidu itxusia eta txarra jolastu zuen SBBk larunbatean. Hasi, ondo hasi ziren. Denboraldiko arrankerik onena egin zuten, mentalizatuak, lehenengo minututik golaren bila, eta baloi luze bat aprobetxatuz, Keomak 0-1ekoa bosgarren minuturako markagailuratu zuen. Urrengo ordu laurdenean ondo aritu ziren, eta aukerak ere izan ziren. Jeremyk atezainarekin buruz buru baloia gora bota zuen, Masik ere aukera izan zuen… agian bigarrena sartu izan bazuten partidua beste era batekoa izango zen. Baina futbolak holakoxe gauzak ditu…
Lehen zatiaren erditik aurrera Urkik zelai erdian baloia bereganatu zuen eta arazoak sortu zituen. Aukerak ez asko. Argiena baliogabetutako gol bat, jokoz kanpoko argiagatik arbitroak baliorik gabe utzi zuen. Atsedenaldira estuasun gutxirekin iritsi ziren. Bigarren zatian ordea, Urkik gogor bultzatu zuen, eta jokalari bat gutxiagoz geratu arren, estu hartu zuten SBB. Aukera argirik etzen izan bukaerararte, baina SBBk eman zuen irudia, zelaian galduta zegoela izan zen. Aurkaria bat gutxiagoz izan arren ez zuten partidua hiltzen jakin, ezta baloia bereganatzen ere. Azkenean, kaosaren erdian hiru puntu, eta lehen itzulia bukatzeko partidu baten faltan, hirugarren postuari eusten dio taldeak.
p.d: partiduan izan baziñen eta argazkirik baldin baduzu, bidali sbbmutrikuarrak@gmail.com helbidera.










Últimos comentarios