Barru barrutik

Hitzez zaila da azaltzen. Sentimendu bat da, barru barrutik ateratzen dena. Batzun ustez, genetikan dago, jaiotzean izaten da, beste batzuek diote berriz, ikasi egiten dela. Izen bat jarri behar bagenio, lehiakortasuna hitza da antzik handiena duena. Baina ez da lehiakortasuna bakarrik. Norbere  harrotasuna dago jokoan, norbere lotsak, Mutrikuarretaz ze esango duten dago jokoan. Seguruenik, SBBko jolakari guztiek ez dute berezkoa sentimendu hori, baina edertasuna ezezik, beste guztia pegatzen denez, zelaian lehiakortasuna nabari zaio taldeari.

Bergarara etxeko lanak bukatuta joan zen SBB. Igande pasa joan zela esan daiteke. Hamairu lagun deialdian eta aurrean Bergara B. Seguruenik Bergara da multzoko talderik onena, baina Mutrikuarrek sobran dutena falta zaie. Azkar sartu zuten lehen gola etxekoek, korner batean erraztasun handiak eman, eta 1-0 markagailuan. Hortik aurrera aldatu ziren gauzak. Lehen gol horrek nolabait taldea esnarazi zuen, sailkapena poltsikoan izan arren, ez dauda Mutrikuarrak inok humila ditzaten uzteko asmoz. Hor aldatu zen partidua. Haserako enpanada gainetik kendu orduko sartu zuten berdinketa Bensanek erretxaze bat buruz jo ostean. Urrengo jokaldian penalty argia kontra, eta Pablok izugarrizko gelditua. Esnatzen hasi orduko berdinketa, eta ohetik jaitze orduko markagailuan aurretik, Matuk, bertako huts bat probestu ostean.

Atsedenaldira 1-2 eta hortik aurrera SBB baino, italiar selekzio izan zen zelai gainean. Defentsan erraz, eta baloi luzeak bilatu Leteren buru bila. Izugarri ibili zen taldeko aitona. Baloi guztiak irabazi zituen buruz, presionatu, kontrarioa nazkatu eta publikoak gozatu egin zuen bere gazte denporetan bezela. PArtidua aurrera joan ala, Bergara etsitzen joan zen, eta hirugarrena sartu zuen SBBk partidua sententziatuz.

Lehen fase hau hirugarren bukatuta, igoera fasea lasai hartzeko eskubidea irabazi du SBBk. Ez du presiorik, ez beharrik, denboraldiko helburua beteta baitago, uste baino hobeto gainera. Hemendik aurrera ondo pasatzen saiatu, etxeko partiduetan zalegoa dibertarazi eta denborak esango du non bukatzen duen talde honek. Baina aurreko igandeko partidua ikusi ezgero, kaniketan ere gustatzen ez zaiela ikusi eta gero, nork daki, barru barrutik ateratzen zaien lehiakortasun horrekin agian sorpresaren bat eman lezake taldeak.

puztuta…

~ por dulceseptiembre en 31 Diciembre 2009.

4 comentarios to “Barru barrutik”

  1. E G U N E T I K E G U N E R A H A U N D I T Z E N …

  2. LETE = ESTELAR

    KEOMA = MOJA HASTA DURMIENDO

  3. iñi: badator komentaixua ala?? portatil berrixakin ein.jeje

  4. ize ezta pasau.

    SBB HAUNDITZEN

Deja un comentario