Bakoitzari berea, Jainkoaren legea.

Bat, bi, hiru lau…bost sei, zazpi…Mutrikuarrak, fuolian irababazi, beti! Horixe kantatzen zuten dozena bat mutikok San Migelko armailletan. SBBren bandera hartu eta gustura izan ziren gaztetxoak partidua ikusten. Herrian zeozer entzungo zuten, Mutrikuko talde “eskasa” dela SBB, ganoragabeak eta beste halakoak, baina larunbateko 4-0 emaitzaren ondoren, beste irudi bat izango dute agian. Bakoitzari berea: ondo egindako lanaren frutuak jaso zituen Mutrikuarrakek larunbatean. Onena, SBBk jendea erakartzen duela da, larunbatean SBB ikusten igandean Mutriku F.T. ikusten beste jende baitzegoen. Estreinaldi paregabea San Migel eraberrituan jolastutako lehen partidu ofizialean.

Partidu polita jokatu zuen SBBk larunbatean Urkiren kontra. Puntu bakarra nahikoa zuen igoera fasera sailkatzeko, eta orain hamabost egun izandako estropezua konpontzeko asmoz, oso zentratuta atera zen taldea. Lehen bost minutuetan duda batzuk erakutsi arren, hortik aurrera maldan behera izan zen norgehiagoka.

Hamaikakoan Fugas izan zen atean, Pablok min hartu baitzuen astean. Atzean Kere eta Azkarate hegaletan, defenditzen baino erasoan denpora gehiago emateak asko eskertzen du taldeak. Zentral Lezertua eta Lertxundi. Porru errazegi debil kategorian, txiki geratzen zaio. SBB mailako bost multzoetako laugarren taldea da enkajatutako goletan. Hamaika gol hamaika partidutan sartu dizkiote, bost partidutan markagailua hutsean lagaz. Lan defensibo ona egiten du taldeak, bere linea guztietan eta izaten dituen aukerak aprobetxatzen baditu, punto asko pila dezake Ulaziaren taldeak.

Zelai erdian hegaletan izan ziren nobedade nagusiak, Tita eta Matu izan baitziren eskuin-ezker. Euskarriak Bensan eta We. Bensan, edozein taldek desio duen jokalaria da, baloi asko errekuperatzen baititu eta lan ilun hori inork baino hobeto egiten du, eta gainera gola egin zuen korner bat errematatzean. ¿zer gehiago eskatu liteke? We, berriz, beltza izango balitz, atletismora dedikatzera behartuko genuke, baina bitartean jarrai dezala SBBren kamiseta defendatzen. Aurrelarietaz hitz egiteko, jarri gaitezen zutik ordenadore aurrean: Igor eta Ferminek, gol bana bakoitzak, erakustaldia eman zuten. Ferminek abiadura eta baloiaren kondukzioan, Igorren, linea arteko jokoan eta regatean. Aurkariak erraztasunak eman zituen, bai, baina taldearen meritua ezin daiteke mesprexatu. Horrela, lehen zatian aldageletara lau eta hutsekoarekin.

Bigarren zatian aldaketa asko izan ziren, Urkiza, Mauri, Txatua, Baraka eta Lete zelairatu ziren. Taldeak erraz jarraitu arren intentsitatea apur bat jeitsi zuen eta golik egin ez arren, itxura ona eman zuen. Aipagarria, bide batez, Leteren lana. Berrogei urte pasa arren, bizkarkako jokoa inok ez bezela dominatzen du.

Eta orain zer? SBBk bete du bere helburua eta igoera fasea jokatuko du urtarrilaren 10z gero. Aurrez, datorren astean Bergarara joango da azken partidua jokatzera eta ohikoak izan ez direnak izango dituzte minutuak. Igoera faserako ze helburu? Partiduz partidu joan, inolako presiorik gabe, itxura ona ematen sahiatu, eta inor baino gutxiago ez garela sinistuz, nork daki non bukatu lezakeen SBBk.

~ por dulceseptiembre en 15 Diciembre 2009.

4 comentarios to “Bakoitzari berea, Jainkoaren legea.”

  1. egi putiaaa

    haunditzen zijuaz zu ere iñi…

    puztutzen…

  2. INCREDIBOL.

    aufa puztu puztu einda!!!!!!!!!!!!!

    zutik ordenadore aurrean. jajajjajja

  3. Denboriak gauzak bere lekuan jartzeu eta SBB-i igoera fasian komo se merece!!!!

    Deportivamente: kanpofuolea bi potrokin ertenda!

    Oain hurrengo pausua falta da!ASCENSO!!

    Horretako lana, gogoua eta ilusiua, kosa ke hay. Aunque unos no lo crean, el tiempo callara bocas!!!

    Zuen hintxa bat

    SBB aurrera, proeiktua haunditzen

  4. zain goz iñi…ia noiz datorren kronika bergararra…

    PUZTUTZEN…

Deja un comentario