Apunteixa okertuta
SBBk hutsean berdindu zuen larunbatean Eibartarraken aurka. Aurkaria azkena izan arren, SBBk ezin izan zuen hirugarren garaipena eskuratu erreskadan. PArtidua hasi aurretik igarri zen arratsalde arraroa izango zela. Zelaia berandu ireki zuten, beroketan Aritz Azkarate lesionatu zen eta hegoaize gogorrak ia SBBko talde osoa Oz-eko lurretara eraman zituen.
Aurkaria baino askoz hobeago izan zen SBB. Aukerak dozenak izan arren ez zuen golik egin. Aurreko astean aukera argi bakarra izan eta 0-1 emaitzarekin etxera. Aste hontan berriz, erraz irabazi beharreko partiduan etzuen gola egiten asmatu.
Atean berriro ere Fugas (ta berriro atea hutsean) atzean erraz ibili ziren Kere, Urkiza, Lertxundi eta Ogitxiki. Errazegi agian. Zelai erdian Bensan eta We euskarri, Keoma eta Mauri hegaletan eta Jeremy eta Tita aurrean. Esan leike, jokalari guztiek izan zutela aukera gola egiteko, baina etzegoen baloia sareetara bidaltzerik. Lehenengo zatian Jeremy, Keoma, Tita eta Bensan oso hurbil izan ziren goletik, baina atezainak batzutan eta apuntei txarrak bestetan, markagailua etzen mugitu.
Bigarren zatian, lehenengo zatiako istorio berdina. Bigarren zatian atera ziren Otxa eta Txatuak ere izan zuten aukera, baina larunbatean gola sartzea Santo Griala aurkitzea baino zailago zegoen. Azkenean puntu bat gehiago eta igoera fasera sailkatzeko aukerak berdin jarraitzen dute. UDAk berdindu egin zuen Arrasaten eta Bergarak Gazteak-i irabazi. Sailkapena asko estutu da beraz, eta tartetik handiena atzekoekin du SBBk, sei puntuko aldea eta bederatzi jokoan.





aupa gaztiok!!
larunbat 5, 5terdiak san siron …
haunditzen…