Ondo ikasitako lekzioa

SBBk ez ditu gauzak erraz izan sortu denetik. Ez du herritar askoren oniritzirik izan, ez diru laguntza askorik, ezta entrenatzeko eta jolasteko beharrezkoa den zelaia lortzeko erraztasunik ere. Hasiera gogorra izan arren, taldea egin da, zelaitik kanpo eta zelaian ere bai. Eta horixe bera erakutsi zuen SBBk larunbatean Ibarra futbol zelaian.

Baja askorekin zelairatu zen SBB Aretxabaletan UDA-Arizmendiren aurka. Aurreko astetik aldaketa askotxo egin beharrean izan zen taldea. Berriro ere Fugas atean, atzean Ogitxiki, Lezertua, Lertxundi eta Azkarate. Aurretik Bensan eta We, eskuin hegalean Txatua, ezkerrean Keoma eta aurrean Fermin eta Baraka. Hasi aurretik taldearen helburua ez galtzea zen. Aretxabaleta beti da zelai gogorra eta puntu bat ekartzea ez legoke gaizki eta atsedenaldira emaitza horrekin iristea zen. Baina zelaian lehen zatian ikusi zena eta gero berdinketa sari txikia izango zela argi geratu zen.

Haize gogorra zen zelaian eta horrek futbola itsusitu arren, SBB gehiago izan zen. UDA Arizmendiri baloiak ez zion asko irauten Bensan eta We-k imanak bota barruan jarri baitzituzten. Atzean ez zuten estuasun handirik izan, besteak beste, Fugasek goitik esekitako baloi guztiak harrapatu baitzituen. Bakarra huts egin zuen eta Lezertuak langapetik atera zuen, Fugasen bizkartzain lanak eginaz. Talde hontan, taldekideen artean, elkarren bizkartzain lanak guztiek egiten baitute. Erasoan lehen zatian ez zuen SBBk aukera garbirik egin ere, baina arrisku sentsazioa lehen minututik azkeneraino eman zuten.

Atsedenaldira hutsean iritsita, aldagelako konjura etorri zen. Berdinketa gutxi izan eta, SBBk orain arteko partidu guztietan sartu du golen bat, eta Aretxabaletan ere aukera izan, sartu eta probestea zen helburu. Esan eta egin. Bigarren zatian Masi zelaian zelarik, aurkako korner bat Ogitxikik kanpora atera, baloia alboko marratik galdu aurretik urrundu, Ferminek eraman, erdiratu eta Keomak bigarren zutoinean barrura. Seigarren gola Keomak urteko kontraerasorik onena burutzeko. Poza ezin eutsi…

Hortik aurrera komeriak. Masik falta bakarra egin arren bi txartel ikusi eta kalera bota zuen epaileak inok ulertu ez zuen erabaki arraro batean. UDA Arizmendi ere, markagailuan atzetik eta jokoan ezinean ikustean partidua zikintzen hasi zen baina SBBk italiarren kamiseta jantzi eta denpora ondo manejatu zuen bukaerarate. Ezin liteke esan  estuasun handirik pasa zutenik. Bigarren zatian aurrera joanda Urkiza, Matu eta Tita atera ziren eta hauen lana ere goraipatzekoa. Defentsa lanean, talde lanean eta norbere gaitasunean taldeak duen fedean oinarritu zuen garaipena SBBk.

Azken hiru partiduetan taldeak izan duen gorakada oso nabarmena da. Arrazoia aurkitzea ez da erraza, egia esan, baina taldeak bere sorrera honetan izan dituen zailtasunek zerikusia izan dutelakoan gara. SBBn jolastean norbere zati bat jartzen du zelaian, norbere estima jartzen du zelaian. Gauzak errazak izan ez arren taldea aurrera doa eta larunbateko 3 puntuekin igoera fasea esku eskura jarri zaio. Hau da bidea eta ondo ikasi du lekzioa taldeak.


~ por dulceseptiembre en 23 Noviembre 2009.

8 comentarios to “Ondo ikasitako lekzioa”

  1. egi putia… haunditzen…. baiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

  2. oso oso ona. egi putia. haunditzen….

  3. Aupa ekipo! Hurrengo 9 puntutatik 3az igoera fasin sartzen gaz ta asteburun Eibartarraken kontra etxeko debutin lortzen barou hobeto.
    KH7 pitxitxi!!

  4. AZKENIAN DEBAN. 18:45 ERROTAZAR. LARUNBATA.

    IRABAZI TA HAUNDITZEN…

  5. Defentsa lanean, talde lanean eta norbere gaitasunean taldeak duen fedean oinarritu zuen garaipena SBBk.

    OSO OSO KRONIKA ONA. XABI

  6. TOMA ESA:
    SBBn jolastean norbere zati bat jartzen du zelaian, norbere estima jartzen du zelaian. Gauzak errazak izan ez arren taldea aurrera doa eta larunbateko 3 puntuekin igoera fasea esku eskura jarri zaio. Hau da bidea eta ondo ikasi du lekzioa taldeak.

  7. haunditzen haunditzen, bagoaz haunditzen………..

    SBB MES QUE UN CLUB
    SBB MES QUE UN CLUB
    !!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    batzuk txistua ezin tragautaaaaaaaa, hor gatozzzzzz jajaj

  8. kronika berrixa o iñi???

    haunditzen…

Deja un comentario