Como pollos sin cabeza
John B. Toschack Real Madrilen entrenatzaile zela, partidu bat galdu ostean ondoko esaldia famatu bilakatu zuen: hemos perdido porque jugamos como pollos sin cabeza. Halaxe aritu zen SBB aurreko igandean. Irabazten hasi arren 1-3 galdu zuten UDA – Arizmendiren aurka.
Partidua ondo hasi zuten Ulaziaren mutilek. Ordu laurdena bete aurretik bat eta hutsekoa markagailura eraman zuten korner bat Lezertuak burukadaz sareetara bidaltzean. Hortik aurrera arazoak, urrengo minutuan arbitroak penalty adierazi bait zuen Fugasek aurrelaria lurrera bidaltzean. Penaltyz banakoa, handik hamar minututa, ustezko jokoz kanpokoa arbitroak ez zuen adierazi eta 2-1 aurretik atsedenaldira Atxabaltarrak.
SBBk izan zituen aukerak, Maurik langara, Lertxundiri gola anulatu, Bensani goleko baloia atezainak gelditu ederrarekin atera… kanpotarrek aukera gutxiago egin arren hiru puntuak patrikaratu zituzten. Zergaitik? buru gabeko oilaskoak bezela aritu zirelako Mutrikuarrak zelaian. Egia da epaileak hartutako erabakiek ez zutela taldea lagundu, baina partidu osteko sentzazioa SBBk irabaztea ez zuela merezi izan zen.
Datorren astean Eibartarraken aurka izango da partidua, garaipena lortzeko aukera.





Ke Lesssertúa baia pitxitxi es komo ber serdos bolar ensima del Berna-B-U