Hankekin jolastu, buruarekin irabazi
Bere historiako lehen garaipena lortu zuen larunbatean SBBk. Eibarren, Unbe zelaian Gazteaken kontra jokatutako partidan 2-4 gailendu ziren Mutrikuarrak. Partidu zaila, falta asko, joko gogorra eta trabatua… eta azkenean hiru puntuak Mutriku aldera.
Arratsalde beroa izan zen Eibarren eta nahiz eta partidua arratsaldeko 15:30tan jolastu, SBBren “hooligan2 asko hurbildu ziren. Etzen partidua ondo hasi. Hogeigarren minuturako ezker hegaletik ateratako erdiraketa bat pozoindu eta sare barruan bukatu zuen. SBB-k hala ere, bereari jarraituz, aukerak sortzen hasi zen, eta aurreko astean bezela, atsedenaldirako gutxi falta zela, Otxagabiak ezkerretik erdiratu eta bigarren zutoñean hilda geratutako baloia Masillasek barrura. Banakoarekin aldageletara.
Bigarren zatia hasi eta bosgarren segundurako partiduko aukera inozoena. Zelai erditik Bensanek luze jotako baloia atzelariak urrundu nahiean bere atera bota eta baloiak largeroan jo ostean atezainak hartu zuen. Etzen argi geratu baloia sartu zen edo ez. Hortik aurrera, SBB jaun eta jabe. Aukerak bata bestearen atzetik etorri arren, golik ezin sartuta ibili ziren. Futbolak holakoxe gauzak ditu, eta Gazteakek, ezker bandako kontraeraso batetan 2-1ekoa sartu zuren ordu laurdenaren faltan. Bazirudien SBBk lehen porrota ekarriko zuela Mutriku aldera, baina talde honen fedea mugaezeina da.
Futbola hankekin jolastu arren, buruarekin irabazten da. Gazteak talde gogorra da, 90 minututan ez zuten arbitroaren erabakiak protestatzea utzi. Esan beharra dago, arbitroa ez zela oso fin ibili, eta norbait kaltetu bazuen, SBB izan zela, pare bat penalti argi jan baitzituen. Eibartarrek, protestatu beharraren beharraz, burua galdu zuten eta epaileen erabakiez tentuago zeuden jokoarekin baino. Horrela, bi eta batekotik berdinketara minutu gutxitan lortu zuten, Mikel Otxagabiak area barruan aldaratze bat probestuz eta handik bost minutura zelaira sartu berria zen Keomak 2 eta 3koa egin zuen, lehen golaren antzeko jokaldi batean.
Hortxe bukatu zen partidua. Eibartarren protesten aurrean epaileak jokalari bat egotzi zien eta SBBk partidua moteldu zuen. Partidua amaitzear zela, eta Gazteakek zuen indar apurra SBBren arean irauilita, Ferminen zelai erdia korrika egin, atezaina ebatzi eta laugarren gola sartu zuen.
Azkenean 2-4 eta SBB Mutrikuarrak lidertzan jarri da.





Deja un comentario