Historiarako lehen puntua

19092009

Pako, Lezertua, Azkarate, Txatua, Bensan, Aiert, Mauri, Igor, Madera, Fer eta Lertxundi. Lehen alineazio historikoa

Bere historiako lehen puntua batu zuen atzo SBB Mutrikuarrakek. Debako Errotazar zelaian jokaturiko partiduan bana berdindu zuen Arrasate B taldearen aurka. Futbol arratsaldea izan zen atzo Deban, aurrez Amaikak Bat eta Mutriku F.T -ren arteko derbia izan baitzen. Mutriku 1-2 gailendu zen.

Baña arratsaldeko zita nagusia SBBren lehen partidu ofiziala zen. Horrenbeste lan, esfortzu, entrenamenduak, administrazio eta federazioko tramiteak…azkenean iritsi zen lehen partidu ofiziala. Eta taldeak ez zuen dezepzionatu.

Arrasatearran maila iaz galdu zuten eta berriro ere igotzea dute helburu. Lehen minututik aurrera egin zuten eta estu hartu zuten SBB. Hala, lehen ordu laurdena bete aurretik 0-1 jarri ziren aurretik. Erasoko jokaldi ona egin zuten arrasatearrek eta atea zulatu zuten. Bost minutu geroago beste aukera bikain bat izan zuten, baina Pablok gelditu aparta eginaz baloia aldentzea lortu zuen. Haserako zaparrada eta gero SBB bere futbola aurkitzen hasi zen. Pase luzea eta Madera eta Ferminen abiadura probestuz aukerak sortzen hasi ziren. Zelai erdian Lertxundi, Igor eta Mauri ere baloia mugitzen hasi ziren eta SBBk partiduaren agintea hartu zuen. Geldikako baloiekin arriskua areagotu zuten eta horrela, ezken bandatik Maurik ateratako falta bat Lezertuak sareetan jarri zuen burukada eder batekin. Markagailuan bana SBBren historiako lehen golarekin.

Orduan iritsi ziren SBBren minuturik onenak. Zalegoa kantuan hasi zen eta taldeak bultzada sumatu zuen. Hurbil izan zuen bi eta batekoa Mutrikuarrakek, batez ere Maderaren barnekaldi baten, baina epaileak jokoz kanpo adierazi zuen. Dudakoa inolaz ere, baina linier gabe zaila da horrelakoak ikustea.

Bigarren zatia gogorra izan zen jokalarientzat. Euri jasa demasa bota zuen eta jokoa asko moteldu zen. Jokalariak ere arropak guztiz bustita, pisututa…partidua asko hoztu zen. Aldaketa asko izan ziren eta erritmoa moteldu. SBBk izan zituen bere aukerak, batez ere Maurik jaurtitako falta batetan, baina atezain arrasatearrak galdiketa ona egin zion. Minutuak aurrera joan ala bi taldeek hontzat  eman zuten berdinketa eta partidu bukaeran zaporo gozoarekin joan ziren Mutrikuarrak aldagelara. Taldekideentzat SBB Mutrikuarraken jolastean, norbere parte bat jartzen du jokoan, eta hori zelaian igarri egiten da. Inplikazioa, gogoa eta irabazteko nahi horrek puntu asko emango dizkie Ulaziaren mutilei. Momentuz, atzo bakarrarekin konformatu behar. Ea datorren astean urrengo hirurak batzeko aukera duten.

19092009(005)

Ibai (delegatua), Lezertua, Lertxundi, Azkarate, Bensan, Aiert, Xabi Ulazia (entrenatzailea)Fugas, Pako, Masillas, Matutin, Lete, Mauri, Txatua, Igor, Fer, Madera, Tita eta Ogitxiki

haunditzen…

ESKERRIK ASKO DEBARA HURBILDU ZIREN ZALE GUZTIEI!!!!!

19092009(008)

Zaleak urduri

~ por dulceseptiembre en 20 Septiembre 2009.

2 comentarios to “Historiarako lehen puntua”

  1. hay un equipo en mutriku ke vale un cojon:
    S B B

  2. http://www.gipuzkoakoeuskalpilota.com/eu/competiciones.asp?deporte=todos&deportetmp=futbol&qref=149&qcat=6

    KLAZIFIKAZIUA KATATZEKO DIREKTO

Deja un comentario