Iritsi da eguna

Azkenean iritsi da eguna. Gaur SBB Mutrikuarraken lehen partidua izango da. Hemendik ehun urtera, SBBren mendeurreneko ospakizunak izaten direnean, Real Madril edota Liverpoolen aurkako partidu aurretik gaur Debako Errotazar zelaian arituko den hamaikakoa gogoratuko da. Gaur da SBB lehenenko eguna.
Hilabete eta erdi da aurredenboraldia hasi zela eta gogor lana egin du taldeak. Eta ez lan fisikoa bakarrik, bestelako oztopoak ere gaindutu ditugu. Lehen eguna etxetik urrun izango da, San Migel obrak bukatzear egon arren oraindik ez dago prest eta erbestean jokatu behar du taldeak.
Mutrikuar desenbarkua izango da gaur Deban ordea. Arratsaldeko 4:30tan Amaikak Bat – Mutriku F.T. izango da eta bukatzean SBB Mutrikuarrak – Mondragon B, arratsaldeko 19:15tatik aurrera. Zalegoa hurbltzea espero dugu, lehen egun honetan taldeari babesa emateko. Eguraldi txarra oztopo izango ez delakoan zale guztiei deialdia egin nai diote bai zuzendaritzak, bai taldekideek, zuen hatsa gurekin sentitzea sekulako bultzada baita proiektu berri honetan.
Bestalde, SBB Mutrikuarrakek “Hitza” eskertu nahi du eman beraien horrietan gorde diguten tartetxoagatik. Irakurri artikulua hemen.






Deja un comentario